Pertsonak gara, ikasleak, Bihotz naiz, Irati naiz, Ane naiz, Ibai naiz, nerabeak gara, web gunearen jabeak… Baina berez, gu nor gara? nor izan nahi dugu?
Gutako bakoitza eraikitzen ari den pertsona bat da, oro har, izaki bat gara. Geure burua ezagutzera iritsi behar gara. Pertsonak puzzle biziak gara, gure bizian zehar ikasitako, entzundako, sentitutako… ezaugarri txikiek osatzen gaituzte, eta batzuetan erabat egokitzen ez badira ere, horrek gure izaera eraikitzen digute. Gure ekintzen arabera definitzen gara, ez hitzen arabera. Pertsonak izatea egiten gaitu multzoan pentsatzeak; bestearekin enpatizatzeak.